HIZLARIAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Rosalba Icaza Garza

Rosalba Icaza Garza

Rosalba Icaza doktore feminista dekoloniala da. Politika Globalean, Generoan eta Aniztasunean irakasle elkartua da Rotterdamgo Erasmus Unibertsitateko Gizarte Ikasketen Institutuan.

Red Transnacional Otros Saberes (RETOS) sarea eta bere argitaletxe kooperatibo eta autonomoaren kidea da. Nurturers nazioz gaindiko ikaskuntza-taldean aritzen da, eta Suumil Mookt’anekin lankidetzan aritzen da Sinanchen (Yucatán, Mexiko).

Warwickeko Unibertsitatean (Erresuma Batua) doktoretza eta politika eta nazioarteko harremanetako masterra ditu. Haren ikerketa-agendak diziplinartekotasuna eta desobedientzia epistemikoa sustatzen ditu, lau gai lotuz: pentsamendu dekoloniala eta nazioartekoa, akademiaren rola autonomien sustapenean, ikaskuntzaren askapena eta askapenaren ikaskuntza eta feminismo pluralak liberazio pluraletarako.