MONOGRAFIKOAK
Pablo José Martínez Osés
Filosofian lizentziatua da, Latinoamerikako ikasketetan masterra, eta Zientzia Politikoan eta Nazioarteko Harremanetan doktorea. Hiru hamarkada eman ditu nazioarteko lankidetzaren esparruan lanean, garapen-politikei, nazioarteko ekonomia politikoari eta gizarte-eragileek nazioarteko komunitatean duten rol politikoari buruzko kudeaketa eta ikerketa kritikoa konbinatuz.
Eragin politikoko nazioarteko eta estatuko sareetan parte hartu du, bai eta garapenari buruzko ikerketetan ere.
% 0,7aren aldeko kanpainen antolaketan jardun du; “Zero pobrezia” estatuko kanpainaren sorreran eta mobilizazioan ere parte hartu du; eta Plataforma 2015 y más plataformaren koordinatzailea izan da (ikerketa eta mobilizazio politiko eta sozialetan espezializatutako plataforma). 2030 Agenda eraikitzeko nazioarteko hausnarketa-taldeetan parte hartu zuen; beste batzuekin batera,
La Mundial kolektiboa sortu zuen, hau da, egungo interdependentzien eta krisi multidimentsionalen testuinguruan proposamen politiko alternatiboak sortzearen alde ikertzen eta jarduten duten pertsona-talde bat. Gaur egun, La Mundial kolektiborako ikerlari gisa jarduteaz gain, irakasle-lanetan dabil Madrilgo Unibertsitate Autonomoan eta Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean.