DINAMIZATZAILEAK
V. Biltzarraren bidean, gurekin dator
Maria Viadero Acha
Maria Viadero Acha gizarte-langilea, soziologoa eta ikertzaile feminista da. Duela 15 urte baino gehiagotik da Mugarik Gabe erakundeko feminismoen arloko arduraduna, bai eta gizarte-eraldaketarako hezkuntza-taldekoa ere.
Urte hauetan zehar, prestakuntza- eta laguntza-prozesuak dinamizatu ditu, genero-ikuspegia antolakuntzako jardun eta egituretan modu eraldatzailean txertatzeko.
Aldi berean, Hegoa Institutuko Nazioarteko Garapena eta Lankidetzarako Master ofizialeko irakaslea da.