DINAMIZATZAILEAK
Margaret Bullen
Margaret Bullen antropologo feminista da, 1991tik Euskal Herrian bizi da, eta 2005az geroztik EHUn egiten du lan. Filologia Hispanikoan eta Frantses Filologian lizentziatua da, Bristolgo Unibertsitatean (1987), eta Filosofian doktorea (Gizarte Antropologia), Liverpooleko Unibertsitatean (1991). Arequipa-ko (Peru) herri gazteetako herri-erakundeak aztertu ditu.
Gaur egun, Euskal Herrian, AFIT antropologia feminista ikerketa-taldeko kidea da, eta honako proiektu honetan dihardu lanean: «Nuevas solidaridades, reciprocidades y alianzas: la emergencia de espacios colaborativos de participación política y redefinición de la ciudadanía» («Elkartasun, elkarrekikotasun eta aliantza berriak: parte-hartze politikorako lankidetzarako eta herritartasunaren birdefiniziorako guneen sorrera») Azken urteotan, zenbait jai-erritualetan emakumeen parte-hartzea aldarrikatzearen ondorioz sortutako gatazken inguruan bildu dira Bullen-en ikerketak eta aktibismoa.
Ikerketan nahiz irakaskuntzan, ikaskuntza kolektiboa eta eraldatzailea bultzatzeko moduak bilatzen ditu, ikasleen artean elkartasuna sustatuz, eta talde, erakunde eta gizarte-mugimenduekin sareak ehunduz.
Erreferentziak:
- Tejiendo comunidades desde iniciativas populares / Komunitateak ehunduz herri ekimenetatik.
- Emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko jaietan parte hartzeko estrategiak / Estrategias para la participación de las mujeres en las fiestas locales de la Comunidad Autónoma del País Vasco
- La antropología feminista: Aportaciones conceptuales para una epistemología participativa.