DINAMIZATZAILEAK
Lidia Ruiz Gómez
Lidia Ruiz Gómez kazetaria da, Garapenerako Lankidetzan espezializatua. Hezkuntza eta Feminismoko teknikaria Mugarik Gabe erakundean.
Duela 20 urtetik hainbat GGKEetako hezkuntza-prozesuetan aritu da lanean, 4 urteko aldi batean izan ezik, Chiapasen egon baitzen zapatisten laguntza-baseetan.
Mugarik Gabe elkarteak 2010etik indarkeria matxisten aurkako estrategiak bultzatu ditu, eta horren koordinatzaile aritu da, beste batzuekin batera. Hainbat ekimen diseinatu eta abiarazi ditu gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren estrategiaren inguruan, eta horrek Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta Latinoamerikako hainbat kolektiborekin konektatzeko aukera eman dio. Ahalegin luzeko prozesu horretan jarraitzen dute, erronka berriei aurre egiten, eta etengabe eginez gogoeta hainbeste desio duten eraldaketa horri buruz, bai erakunde barnean, bai beste erakunde batzuekiko eta bai gizartean.
Erreferentziak:
- Revisando nuestras prácticas organizacionales desde una mirada feminista, I Heziketa Topaketa. Aproximaciones y experiencias en torno a metodologías coeducativas.
- Desgranando la EpTS: taller sobre el enfoque local-global.
- Investigación Flores en asfalto. Causas e impactos de las violencias machistas en la vida de mujeres víctimas y sobrevivientes. Grupo coordinador. floreneelasfalto