HIZLARIAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Lia Pinheiro Barbosa

Lia Pinheiro Barbosa

Latinoamerikako ikasketetan doktoretza lortu zuen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Soziologoa eta Soziologiako irakaslea da. Crateúseko Hezkuntza Fakultatean, Soziologia Graduan eta Hezkuntza eta Irakaskuntzako Master Akademikoan irakasten du Universidade Estadual do Ceará (Brasil) unibertsitatean.

Ikertzaile lanetan hainbat gai jorratu ditu, besteak beste: hezkuntza; mugimendu indigena eta nekazariak, lurraldeen eta komunen defentsarako prozesuak; ezagutzaren epistemologiak Latinoamerikan eta Kariben; pentsamendu pedagogiko latinoamerikarra; emakumeen borrokak eta feminismoak Latinoamerikan.
Gainera, Latinoamerikako Alternativas Pedagógicas y Prospectiva Educativa (APPeAL) programaren eta Gizarte Zientzien Latinoamerikako Kontseiluaren (CLACSO gaztelaniaz) parte da, Economía Feminista Emancipatoria eta Anticapitalismos y Sociabilidades Emergentes lantaldean.