HEGOAKO HEZKUNTZA TALDEA

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

Juanjo Celorio Díaz

Juanjo Celorio Díaz

Juanjo Celoriok (Kantabria, 1951) Deustuko Unibertsitatean Historia Modernoko eta Garaikideko ikasketak egin zituen (1976), nahiz eta “jarduera asanblearioetan” espedientatua izan. Durangaldeko lantegietan lan egin zuen, eta bertan ezkerreko langile komisioen (CECO gaztelaniaz) antolakuntzan parte hartu zuen. 1977an, Historia irakasle gisa hasi zuen bere ibilbide akademikoa Gasteizko Irakasle Eskolan. Ondoren, Gizarte Zientzien Didaktikako irakasle izan zen ia 40 urtez Euskal Herriko Unibertsitatean. Unibertsitatean “PNNen mugimendua” eta “Oposizio Kritikoa”ren parte izan zen.

1989az geroztik Hegoako Hezkuntza taldeko kide da, eta hezkuntza kritikoaren ikuspegiak birbideratu dituzten planteamendu teorikoetan ekarpen nabarmenak egin ditu.