DINAMIZATZAILEAK
Begoña Zabala González
Begoña Zabala González (Santiago, 1950). Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean (1972) eta abokatu laboralista gisa lan egin zuen diktaduran eta Espainiako trantsizioaren hasieran. Lanean emandako azken urteetan, aholkulari juridiko gisa aritu zen Iruñeako (Nafarroa) LAB sindikatuan. Tartean, Nafarroako Gobernuarentzat abokatu lanetan ere aritu da, batez ere Hezkuntza Departamentuan.
Militantzia feministari dagokionez, Euskal Herriko feminismo autonomoan izandako aktibismoa nabarmena da: Bizkaiko Emakumeen Asanbladan (BEA-AMV) parte hartzen du biltzarra sortu zenetik. Horrez gain, Nafarroako Koordinatzaile Feministan eta Emakume Internazionalistetan ere aritzen da. Jarduera feminista borroka interzionalistarekin eta antirrazistarekin partekatzen du.