KOMUNIKAZIOAK

Deialdia

Komunikazioak aurkezteko deiak ekarpenak egitera gonbidatzen ditu interesa duten pertsonak eta kolektiboak, beren esperientzia eta jakintzetatik abiatuta, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzako prozesuak emantzipazio-etorkizunari begira hornitu ditzaten.

Proposatutako komunikazioek lotura izan beharko dute biltzar honetarako finkatutako lau Ildo Estrategikoetako (IE) batekin:

  • Gorputzak eta lurraldeak
  • Komunitate-eraikuntza
  • Aurrea hartzen duen ikaskuntza 
  • Sareak, aliantzak eta bestelako komunikazioak

Jarraitu esteka hau Ildo Estrategikoen deskribapena ikusteko.

Egun garrantzitsuak:

25

EKAINA

Proposamenak aurkezteko epearen amaiera

02

UZTAILA

Onartutako proposamenak webgunean argitaratzea

10

IRAILA

Komunikazio osoak aurkezteko epearen amaiera

30

IRAILA

Berrikuspenen bidalketa

10

URRIA

Behin betiko komunikazioak entregatzeko amaierako eguna (berrikuspenekin)

Uste dugu garrantzitsua dela honako hau nabarmentzea: deialdi hau Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko hausnarketa kolektiboko prozesuari beren ezagutzak eman nahi dizkioten pertsona, talde eta kolektibo guztiei zuzenduta dagoela (esparru akademikokoei edo ez).