Hegoako masterretako hamar ikaslek bat egingo dute Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra antolatzeko eratu den boluntariotza taldearekin. Biltzarra Azaroaren 18, 19 eta 20an Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatuko da.
Alba Pastor García, Andrea Barrones Pazos, Andrea Francés Domenech, Claudia Riaño Pulido, Cristina Castro Robles, Cristina Mota Navarro, Dariana Valencia Hipólito, María Aneiros Aneiros eta Patricia Franco Rodriguez dira taldeko kideak. Bestalde, talde honen kordinatzaile lanetan Tasia Domínguez egongo da.
Taldeak hainbat zereginetan lagunduko du: komunikazio-lanetan, sorkuntza kolektibo taldeetan eta eginkizun logistikoetan, bestak beste.