Azaroaren 18, 19 eta 20an Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra: ziurgabetasunaren aurrean hezkuntza askatzailea ospatuko dugu Vitoria-Gasteizen eta, zure zain egongo gara!
Biltzarrean zehar Maria Paula Meneses, Lia Pinheiro, Marta Pascual eta Rosalba Icaza pentsalarien eskutik, hezkuntza eraldatzailearen prozesuak aberasten dituzten teoria, praktika eta ikuspegiak ezagutzeko aukera izango dugu. Elkarrizketaren bidez, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza ikuspegi kritikoetatik aztertuko dugu: dekolonialitatetik, bestelako epistemologietatik eta feminismoetatik, besteak beste. Begiratu hemen programa. Begiratu hemen programa.
Gainera, V. Biltzarra sormen kolektiboko gunea izango da. Horretarako, talde txikitan antolatuko gara eta horietan -dinamizatzaile baten laguntzarekin- planteatutako Ildo Estrategikoen gainean lan egingo dugu, gure hezkuntza-jarduera (edozein eremutatik: formala, ez-formala eta informala) zentzu eraldatzaile eta kritikoagorantz bideratuko duten proposamenetan aurrera egiteko.
Eman izena orain eta aprobetxatu tarifa murriztua.
Vitoria-Gasteizen ikusiko dugu elkar!