Galdera horri erantzuteko Gasteizko Europa Biltzar Jauregian ospatuko den Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarraren bigarren egunean, Lia Pinheiro soziologa brasildarraren eta Marta Pascual irakaslearen arteko “Hezkuntza kritikoa: teoria eta gizarte mugimendu emantzipatzaileen praktika” solasaldia izango dugu, Begoña Zabalaren dinamizazioarekin.
Gizarte mugimenduek, gaur egungo erronkei aurre egiteko kolektiboki pentsatzeko eta eragiteko sare eta aliantzak sortzen dituzte. Hauen ekintzak sozializazio kritikoko prozesuak bultzatzen dituzte gizarte konprometituak, ahaldunduak eta aktiboak sustatuz. Pentsaera eta ekintza kontrahegemonikoak aurrera eramateko gai direnak, alegia.
Solasaldien bitartez, hizlariek, gizarte mugimenduek sozializazio kritikoen prozesuetan izan duten eragina aztertuko dute, ikuspegi pedagogiko batetik, Gizarte eraldaketarako Hezkuntzan nola lagundu duen ikustarazteko. Gainera, beste puntu batzuen artean, ezagutzaren ekoizpenean dauden hierarkiak aztertuko dira eremu sozial eta akademikoan sortutako jakintzen arteko mugak ezabatzen hasteko.
Solasaldiaren protagonistetako bat Cearako (Brasil) Unibertsitateko irakaslea eta Latinoamerikako Ikasketetan doktorea den, Lia Pinheiro izango da. Bere ikerketetan, hezkuntzari buruzko gogoeta egiten du, mugimendu indigena eta nekazal mugimenduen ekarpenetatik abiatuta. Ezagutzaren dekolonizazioaz ere aritzen da, pentsamendu pedagogiko eta feminismo latinoamerikarraren bitartez.
Marta Pascualek, bestalde, ibilbide luzea egin du Ecologistas en Acción eta Feministas por el Clima elkarteekin. Sarritan hezkuntza formaletako prozesuetan zalantzan jartzen ez diren –eta naturaltzat hartzen diren- bizitza eta kontsumo ereduak kuestionatzeko, ekintza pedagogiko eraldatzailea eta feminismoa lotzen ditu bere lanean.
Lehen esan bezala, Begoña Zabala abokatu laboralista eta historiko feministak, dinamizatuko du elkarrizketa. Zabalak hizlarien esku-hartzeak artikulatzen saiatuko da, Hegoaldeko eta Iparraldeko gizarte-mugimenduek duten eginkizunari buruzko ikuspegi desberdinak uztartzeko.
Rafael Idrovo Espinozaren argazkia (UNSPLASH webgunetik aterata