Beste ezeren aurretik, zorionak eman nahi dizkizuegu HEGOA erakundeak V. Kongresua egingo duelako datozen egunetan. Baina gu eskaera bat babesteko eskatzera gatozkizue: Eusko Legebiltzarrera Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren aldeko Legezko Herri Ekimena aurkeztu ahal izateko, 10.000 sinadura behar ditugu.
Politika publikoetan paradigma berri bat gauzatzeko garaia iritsi da. Horretan eskubide guztiak dituen hiritarra izateko, oinarrizko helburu bat jarri behar da; bide horretatik iritsi ahal izango gara, benetan, eskubide guztiak izatera, ez legeen hizki hutsetan ageri direnak bakarrik. Oinarrizko eskubide hori, gizaki orok, hilero diru kopuru bat jasotzea da, baldintza gabea, gizabanako guztientzat, bizitza duina aurrera eramateko aski izango dena.
Gure LHE-ren barnean dagoen BGOE indarrean jartzeak, gure https://rentabasica.eus/es/ web orrian duzue ikusgai, pobrezia egoera guztiz suntsituko luke eta, bide batez, gure jendartea hobetu; era berean, gizarte mugimenduek daramatzaten borroketako aldarrikapenak erraztu ere egingo lituzke.
10.000 sinadura jasotzeko LHEri Legeak ematen dizkion lau hilabeteen erdian gaude. Gogoan izan, betiere, EAEko herri-hirietan erroldatutako pertsonek bakarrik sina dezaketela. Asko sentitzen dugun arren, baldintza hori betetzen ez duzuen guztioi, ekimen hau ez sinatzeko eskatzen dizuegu; izan ere, eramaten ditugunean, zuen sinadura ezabatu egingo du Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak egingo duen kontrolean. Legearen barruan sina dezakezuenoi Kongresuetarako Europa Jauregiaren ateetan arukituko dituzuen mahaietan egiteko eskatzen dizuegu. BGOEren aldeko iritzia aurretik baldin baduzue, askoz hobeto; dena den, eskatzen dizkizuegun sinadurek ez dute inolako ideologia “garbirik” eskatzen. Gure aldetik BGOE Eusko Legebiltzarrera iritsi eta bertan eztabaidatu ahal izateko ideiarekin bat egiten dutenen elkartasunarekin aski dugu.
Milesker HEGOAren V. Biltzarrean parte hartuko duzuen guztioi, EAEn BGOEren aldeko LHEren Komisio Sustatzailearen aldetik.