Zenbat aldiz esan diogu geure buruari krisiak aukerak izan daitezkeela! Bai, hori da bizi izan duguna eta eskertu nahi dizueguna: partekatzeko eta indartzeko aukera.
Laguntza gabe geratzeak dakartzan zailtasunak gainditzen ari gara Oxfam-Intermon bezalako erakunde batek beste lan-ildo batzuk lehenetsi eta gurekin zegoen hezkuntza-unitatearekin amaitzea erabaki zuenetik hona.
Oraingoari oso lotuta, hainbeste urtetako lanaren ondarea jaso, eta hezkuntza eraldatzailearen aldeko konpromiso partekatuan aurrera egin nahi dugu. Sare honekin bat egin nahi duten hezkuntza-esparruko pertsonen artean lotura bat sortu nahi izango genuke. Gune horretan partekatzen, eztabaidatzen, proiektatzen eta zentzua bilatzen diogu gure hezkuntza-jardunari, herritartasun global eta kritikoa eraiki nahi baitugu.
Irakurketen, ikerketen, asmo onen eta, batez ere, gure praktika eraldatzaileen artean eman behar den koherentziaren eta zintzotasunaren bilaketan egingo dugu bat.
Ikastunak, aprendizak gara. Lurraldeetako hainbat elkartetan eman ditugu lehen urratsak (oraingoz, Katalunian eta Andaluzian, beste lurralde batzuetako pertsonak hartzen dituztenak), eta agian federazio izatera iritsiko gara. Bat gatoz nortasunarekin, partaidetzarekin eta ilusioarekin, baina zuen beharra dugu egun hauetan eraikitzen ari garen prozesu honetan etorkizuna definitzeko eta sendotzeko.
Asmoak eta ilusioak sortzen, kolokan jartzen eta finkatzen ari garen une honetan Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Kongresu hau laguntza izango da guretzat. Hauskor sentitzen gara, gure asmoari tinko eusten badiogu ere. Badakigu ezin dugula bakarrik egin; elkarlanerako eta aliantzetarako ateak ireki dizkiguzue, eta benetan eskertzen dizuegu.
Jarraituko dugu partekatzen nola goazen. Baina, batez ere, berriz ere eskerrak ematen dizkizuegu elkarrekin ikasteko aukera berri honengatik, pentsamendu kritikoari eta ekitatearen eta justiziaren premia larriari aurpegia, eskuak eta bihotza jartzeagatik. Hezkuntzak ere axola du!