MONOGRAFIKOAK

V. Biltzarraren bidean, gurekin dator

María Ángeles Llorente

María Ángeles Llorente

1957an jaio zen, eta irakasle-ikasketak egin zituen Zaragozan. 1979an, oposizioak gainditu zituen, eta Badalonan eta Cerdanyola del Vallés-en eman zituen lehen eskolak. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, Cheste-ra (Valentzia) joan zen bizitzera, eta Buñol-en irakasten jardun zuen 2015era arte. Cervantes de Buñol Ikastetxe Publikoko zuzendaria izan zen, eta ekimen berritzaile ugari sustatu zituen pedagogiaren arloan eta Eskola Publikoaren defentsaren arloan.

1989an, Valentziara heldu zenean, Pedagogia Berriztatzeko Mugimenduetan sartu zen, eta oso parte-hartze handia izan du mugimendu horretan. Irratiko eta telebistako eztabaidetan parte hartzeaz gain, hainbat idazki argitaratu ditu egunkarietan eta aldizkari pedagogikoetan. Zenbait libururen egilea da: Escuela Pública: Dignidad y compromiso (2015) eta Qué es la Escuela Pública (2017). Gaur egun, Cheste-ko lehen alkateordea da, eta 4 zinegotzigo ditu bere kargura: hezkuntza, kultura, gizarte-zerbitzuak eta osasuna.

Erreferentziak:

  • Primer Acto «El regreso a la escuela», por Mª Ángeles Llorente