Atal honetan V. Biltzarraren aurkezpena eta behin-betiko programa aurkituko dituzu.
GORPUTZA
PROGRAMA
Ikusi aurkezpen testua +
GIZARTE ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAREN V. BILTZARRA
Elkartasuneko eta nazioarteko lankidetzako mugimenduaren ia hogeita hamar urteko hezkuntza-ekintzaren ondoren, Garapenerako Hezkuntza (GH) gisa kontzeptualizatuta eta lau biltzarrek gogoangarrituta (azkena 2014an), V. Biltzarra deitzen eta garatzen ari gara, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren ikuspegi berriarekin (GEH).
Biltzarrak eraikuntza-prozesu kolektibo baten alde egin du, eta duela urtebete ekin zion bideari, aldez aurretik lau topaketa antolatuz. Bilbon antolatutako aurrez aurreko lehen topaketan, mugimendu feministen eta lankidetza eraldatzailearen mugimenduaren esperientziei buruz hausnartu genuen. Covid-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Galizian, Madrilen eta Melillan egitea aurreikusitako hurrengo hiru topaketak formatu birtualera egokitu behar izan genituen. Ildo horretatik, topaketa bakoitzean lurraldearekin lotura duten erakundeek, kolektiboek eta gizarte-mugimenduek hartu zuten parte. Galiziako topaketak gai hau izan zuen ardatz: ikuspegi ekosoziala, landa-eremuak bizitzeko lurralde gisa. Madrilgo topaketa gai honen inguruan egituratu zen: auzo-elkarteak eta autokudeaketa-esperientziak, hirian bizi daitekeen bizitzaren beste begirada bat. Eta, azkenik, Melillako topaketak gai hau jorratu zuen: Hegoaldeko muga, migratuen eta errefuxiatuen eskubideak.
Biltzar ireki baten aurrean gaude, abian, eta jada aurrerapen eta proposamen interesgarriak ekarri ditu. Antolaketa Batzorde zabal, plural eta deszentralizatu baten laguntzarekin eredu kapitalistaren, heteropatrialkalaren eta kolonialaren aurrean gizartea eraldatzeko borrokak, erresistentziak eta saiakuntzak protagonista dituzten kolektibo guztiak prozesura erakartzen saiatu gara.
Biltzarrak pentsamenduak eta praktikak artikulatzeko gunea izan nahi du, guretzat guztiontzat naturalak diren sozializazio-esparru guztietan, kulturan eta hezkuntzan barne.
Erresistentzia eta hezkuntza-alternatiboko mugimenduek topaketa gunetzat jo zituzten aurreko biltzarrak. Haien ikuspegi eta esperientziak aurrerapen kritikoak bultzatuz joan ziren, eta aurrerapen horiek gorenera iritsi zuren Garapenerako Hezkuntzaren proposamenean, Herritartasun Globalerako Hezkuntza gisa ulertuta. Tradizio horretatik abiatuta, hainbat begirada eta subjektu txertatuz, ikuspegi zabalago, aberatsago eta ahalduntzaileago baterantz egin dugu aurrera, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren ikuspegi honetan islatzen duguna.
Gizarte-aldaketarekin konprometituta dauden subjektuen multzo zabalari eta hainbat eremutatik sortzen diren aliantza eta artikulazioei zuzentzen gatzaizkie. Hegemoniaren aurkako erresistentziak adierazten diren testuinguru guztietan sortzen dira, eta, horien eraginez, gizarte- eta hezkuntza-eraldaketarako gune eta dinamika berriak sortzen ari dira.
Asmo horrekin, pertsona, mugimendu eta agentzia eraldatzaileei dei egiten diegu hausnarketan modu aktiboan parte har dezaten, biltzar garaian jorratuko ditugun jakintzen eta esperientzien trukean. Elkarrekin egon nahi dugu sentimenduak partekatzeko, elkar indartzeko, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza hori estrategia bizia izan dadin, nahi dugun trantsiziorako bidean elkarrekin gaudela eta kode kolektibo, ahalduntzaile eta emantzipatzailean egiten dugula sentitzeko.
Gasteizen itxaroten zaituztegu!
OSTEGUNA 18
15:00
Akreditazio eta materialen entrega
Prest gaude!
Ziurgabetasunaren aurrean hezkuntza askatzailea, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra hasiko dugu.
Beharrezko materialak bildu, musukoa ondo ipini eta prestatu zaitez, hainbeste denbora pasa eta gero… aurpegiak ikusiko baititugu berriro ere!
Tira, aurpegi zati bat!
Lekua: Iparraldeko halla.
16:00
Ongi etorria
Digitaletik presentzialera
Elkarrekin egon gaitezkeela ospatzeko, ongietorri berezia prestatu dugu. Umore eta ironiaz, iraganera bidaiatuko dugu, aurreko lau kongresuen bilakaera markatu duten hezkuntza-ekintzako 30 urteen ibilbide laburra egiteko.
Nola iritsi gara honaino? Galdera honen erantzunaren bila, digitaletik presentzialera gurutzatuko dugu.
Ongi etorria Iris Murilloren eskutik, Hegoako Hezkuntza Taldearen partaidea.
Lekua: Francisco de Vitoria Auditoriuma.
16:30
Erakunde-mahaia
Erakundeen txanda
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra inauguratzeko ekitaldi hau barne hartzen duen proiektuaren babesleen ordezkariak izango ditugu:
- Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran Agirre,
- Garapenerako Euskal Agentziako zuzendaria, Paul Ortega Etcheverry,
- Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Eskainiako Agentziako zuzendaria, Antón Leis García,
- Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Eva Ferreira García.
Lekua: Francisco de Vitoria Auditoriuma.
Irantzu Mendia Azkue Hegoa Institutuko zuzendariak aurkeztutakoa.
17:00
Aurkezpen kolektiboa
Nor gara?
Dinamika batzuen bitartez, aurkezpen kolektibo bat egingo dugu. Helburua elkar ezagutzea izango da, hau da: gure identitateei, gure interesei, gure kolektiboei eta abarri buruz ikertuko dugu.
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarrean parte hartuko dugunon esperientziak eta ezagutzak kartografiatu nahi ditugu.
Lekua: Francisco de Vitoria Auditoriuma.
17:30
V. Biltzarraren eraikuntza kolektiboaren prozesuari buruzko sarrera
Elkar-eraikitzen: Lurralde Topaketei buruz
Duela urtebete baino gehiago, Lurralde Topaketak hasi genituen, hezkuntza eraldatzailearen hainbat prozesu ezagutzeko. Bilbo, Galizia, Madril eta Melillako hainbat erakunde eta kolektiboren laguntzari esker, esperientziak eta jakintzak biltzen joan ginen, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzar honi forma emateko elementu komun eta estrategikoak identifikatzeko asmoarekin.
Azalpen labur honen bidez, funtsezko prozesu hori hurbildu nahi dugu ezinbestekoa izan delako ekitaldia eta haren Ildo Estrategikoak definitzerakoan.
Lekua: Francisco de Vitoria Auditoriuma.
Amaia del Ríok aurkeztuta, Hegoako Hezkuntza taldekoa.
18:00
Etenaldia
Lekua: Estibaliz aretoa.
18:30
Esparru-txostena
Utopiak ekintzan eraikitzen: Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren erronkak
Hitzaldi honen bidez, hezkuntza kritiko emantzipatzailearen erronkak aldaketa soziokulturalerako proposamen gisa kokatu nahi ditugu, ordena hegemonikoari (heteropatriarkala, kapitalista, estraktibista eta koloniala) eta pandemiak areagotu dituen arazoei aurre egiteko.
Hausnarketa kokatu eta kontestualizatu batetik abiatuta, hitzaldi honek hurrengo egunetan egingo diren sorkuntza kolektiboko espazioen lana pentsatzeko eta sakontzeko ulermen-esparrua eskainiko du ponentzia honek.
Lekua: Francisco de Vitoria Auditoriuma.
María Paula Menesesen hitzaldia, Laura Nuño de la Rosaren dinamizazioarekin.
OSTIRALA 19
9:30
Hizketaldia
Hezkuntza kritikoa: teoria eta praktika mugimendu sozial emantzipatzaileetatik
Gizarte-mugimenduek sareak eta aliantzak eraikitzen dituzte, eta gaur egungo erronken aurrean pentsatzeko eta eragiteko modu kolektiboak sortzen dituzte. Baita, proposamen kontrahegemonikoak aurre egiteko gai diren gizarte konprometituak, ahaldunak eta aktiboak sustatzen dituzte sozializazio kritikoko prozesuen bidez.
Aitortzen al dugu gizarte-mugimenduen hezkuntza-lana?
Lekua: María de Maeztu entzunaretoa.
Lía Pinheiro Barbosa eta Marta Pascual Rodriguezen arteko hizketaldia, Begoña Zabala Gonzalezen dinamizazioarekin.
11:00
Ildo Estrategikoen aurkezpena
Igarotzen ditugun bideak
V. Biltzar honetako Ildo Estrategikoak gaur egungo egoeran gizarte eraldaketarako hezkuntza prozesuak aztertzera gonbidatzen gaituzten proposamenak dira.
Ildo estrategikoei buruz gehiago jakin nahi dut.
Lekua: María de Maeztu entzunaretoa.
Juanjo Celorio Díaz, Hegoako Hezkuntza taldekoa.
11:30
Etenaldia
Lekua: Estibaliz aretoa.
12:00
Sorkuntza kolektiboko taldeak
Lehenengo momentua
Ildo Estrategikoak (IE) lantzeko, lerroko bi taldetan banatuko gara, guztira, 8 burbuila sortuz, 30-40 pertsonakoa bakoitza. Dinamizatzaileen laguntzarekin, hausnarketa egingo dugu -modu kolektiboan eta IE-en proposamenetatik- ziurgabetasun askatzailean hezteko interesarekin.
Sorkuntza kolektiboko taldea | Dinamizatzaileak | Aretoa |
---|---|---|
LE1.1 | Rosario González Arias | La Hechicera |
LE1.2 | Estrella Ramil Paz | Sorginetxe |
LE2.1 | Beatriz Plaza Escrivà | Florida |
LE2.2 | Marisa Pérez Colina | Prado |
LE3.1 | Marta Malo de Molina | Gasteiz |
LE3.2 | Jose Luis Fdz. Casadevante, Kois | Zabalgana |
LE4.1 | Edualter | Armentia |
LE4.2 | María Viadero Acha y Lidia Ruiz Gómez | Avenida |
14:00
Bazkaria
Lekua: Estibaliz aretoa.
16:00
Sorkuntza kolektiboko taldeak
Bigarren momentua
Ildo Estrategikoak (IE) lantzeko, lerroko bi taldetan banatuko gara, guztira, 8 burbuila sortuz, 30-40 pertsonakoa bakoitza. Dinamizatzaileen laguntzarekin, hausnarketa egingo dugu -modu kolektiboan eta IE-en proposamenetatik- ziurgabetasun askatzailean hezteko interesarekin.
Sorkuntza kolektiboko taldea | Dinamizatzaileak | Aretoa |
---|---|---|
LE1.1 | Rosario González Arias | La Hechicera |
LE1.2 | Estrella Ramil Paz | Sorginetxe |
LE2.1 | Beatriz Plaza Escrivà | Florida |
LE2.2 | Marisa Pérez Colina | Prado |
LE3.1 | Marta Malo de Molina | Gasteiz |
LE3.2 | Jose Luis Fdz. Casadevante, Kois | Zabalgana |
LE4.1 | Edualter | Armentia |
LE4.2 | María Viadero Acha y Lidia Ruiz Gómez | Avenida |
18:00
Vitoria-Gasteizetik ibilaldi historiko eta kulturala
LARUNBATA 20
10:00-11:30
Aldi bereko monografikoak
- Hezkuntza Legea eztabaidagai, María Ángeles Llorenteren eskutik, José Antonio Antón Valeroren dinamizazioarekin.
Lekua zehazteke dago edukieraren arabera. - Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren ikuspegia lankidetzarako lege-proiektuetan (Euskadi eta Espainiako Estatuan), Pablo José Martínez Osés eta Maite Fernandez-Villaren eskutik, Juan Carlos Pérez de Mendiguren Castresanaren dinamizazioarekin.
Lekua zehazteke dago edukieraren arabera.
11:30-12:00
Etenaldia
Lekua: Estibaliz aretoa.
12:00-14:00
Sorkuntza kolektiboko taldeak
Hirugarren momentua
Ildo Estrategikoak (IE) lantzeko, lerroko bi taldetan banatuko gara, guztira, 8 burbuila sortuz, 30-40 pertsonakoa bakoitza. Dinamizatzaileen laguntzarekin, hausnarketa egingo dugu -modu kolektiboan eta IE-en proposamenetatik- ziurgabetasun askatzailean hezteko interesarekin.
Sorkuntza kolektiboko taldea | Dinamizatzaileak | Aretoa |
---|---|---|
LE1.1 | Rosario González Arias | La Hechicera |
LE1.2 | Estrella Ramil Paz | Sorginetxe |
LE2.1 | Beatriz Plaza Escrivà | Florida |
LE2.2 | Marisa Pérez Colina | Prado |
LE3.1 | Marta Malo de Molina | Gasteiz |
LE3.2 | Jose Luis Fdz. Casadevante, Kois | Zabalgana |
LE4.1 | Edualter | Armentia |
LE4.2 | María Viadero Acha y Lidia Ruiz Gómez | Avenida |
14:00-16:00
Bazkaria
Lekua: Estibaliz aretoa.
16:00-17:00
Lantaldeetan bildutako proposamenak eta funtsezko ideiak aurkeztea.
Gure ekarpenak. Sorkuntza kolektibo baten ebidentziak
Espazio honetan sorkuntza kolektiboko taldeetan sortutako hausnarketak, ideiak eta proposamenak bateratzeko denbora eskainiko da.
Gema Celorio Diazek aurkeztuko du saioa eta ondoren eztabaidarako denbora izango dugu.
Lekua: María de Maeztu entzunaretoa.
Gema Celorio Díaz, Hegoako Hezkuntza taldekoa.
17:00-18:30
Ziurgabetasun askatzailean hezteko proposamenak
Hausnarketa gurutzatuak eta mugimenduan
Azken hitzaldi honetan, sorkuntza kolektiboko taldeen hausnarketak batzen saiatuko gara, gure hezkuntza-jarduera (edozein eremutatik: formala, ez-formala eta informala) zentzu eraldatzaileago eta kritikoago baterantz bideratzeko proposamenak eskaintzeko asmoarekin. Ikuspegi utopikoak marraztu nahi ditugu, modu komunitarioan, behetik, estrategikoki eta aldez aurretik pentsatzeko eta jarduteko.
Lekua: María de Maeztu entzunaretoa.
Rosalba Icaza Garzak eta Margaret Bullenek gidatutako gunea.
19:00
HIZLARIAK
DINAMIZATZAILEAK
ARTISTA
MONOGRAFIKOAK
HEGOAKO HEZKUNTZA TALDEA
V. Biltzarrari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, izena eman hemen:
Kontuan izan Mailchimp plataforma erabiltzen dugula mezuak bidaltzeko.
Zure datuak posta-zerrenda batean egongo dira V. Biltzarra amaitu arte.
Edozein unetan ezeztatu ahal izango duzu zure harpidetza.