Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarreko komunikazioetarako deiak datorren ostiralean, hilaren 25ean, itxiko du laburpenak aurkezteko epea.
Deialdi hau ekarpenak egin nahi dituzten pertsona eta talde guztiei (akademikoak izan ala ez) zuzenduta dago. Beren esperientzia eta jakintzetatik abiatuta, GEH-ren inguruko prozesuei ekarpenak egitera gonbidatzen du.
Komunikazioak aurkezteko, gutxienez egileetako batek biltzarrean izena eman behar du.
Informazio gehiago: https://www.congresoed.org/eu/komunikazioak/