Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren

V. BILTZARRA

Ziurgabetasunaren aurrean, hezkuntza askatzailea

Photo by Lemon Ruan on Unsplash

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra

OSTEGUNA 18

OSTIRALA 19

LARUNBATA 20

V. Biltzarra…

Elkartasuneko eta nazioarteko lankidetzako mugimenduaren ia hogeita hamar urteko hezkuntza-ekintzaren ondoren, Garapenerako Hezkuntza (GH) gisa kontzeptualizatuta eta lau biltzarrek gogoangarrituta (azkena 2014an), V. Biltzarra garatzen ari gara, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren ikuspegi berriarekin (GEH).

Biltzar hori duela urtebete hasi zen, eraikuntza-prozesu kolektibo baten bidez, eta aldez aurretik lau topaketa egin ziren Estatuko hainbat lurraldetan (Bilbon, Galizian, Madrilen eta Melillan).

Antolaketa Batzorde zabal, plural eta deszentralizatu baten laguntzarekin eredu kapitalistaren, heteropatrialkalaren eta kolonialaren aurrean gizartea eraldatzeko borrokak, erresistentziak eta saiakuntzak protagonista dituzten kolektibo guztiak V. Biltzarrera erakartzen saiatu gara.

Gehiago jakin nahi dut.

El V Congreso está en marcha…
¡Contamos contigo!

Eskerrik asko parte hartzeagatik!

Biltzarrak pentsamenduak artikulatzeko eta hegemoniaren aurka borrokatzeko gunea izan nahi du, guretzat guztiontzat naturalak diren sozializazio-esparru guztietan, kulturan eta hezkuntzan barne.

Asmo horrekin, pertsona, mugimendu eta agentzia eraldatzaileei dei egiten diegu hausnarketan modu aktiboan parte har dezaten, biltzar garaian jorratuko ditugun jakintzen eta esperientzien trukean. Elkarrekin egon nahi dugu sentimenduak partekatzeko, elkar indartzeko, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza hori estrategia bizia izan dadin, nahi dugun trantsiziorako bidean elkarrekin gaudela eta kode kolektibo, ahalduntzaile eta emantzipatzailean egiten dugula sentitzeko.

2021eko azaroaren 18, 19 eta 20an

Europa Biltzar Jauregia, Vitoria-Gasteiz

Partekatu, elkarrizketan aritu eta, jakina, beste aukera batzuk sortu nahi ditugu modu kolektiboan. Horregatik, zorigaitzak gorabehera, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra aurrez aurre egitearen aldeko apustua egin dugu. Biltzarra azaroaren 18, 19 eta 20an (2021) izango da, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.

Plazak mugatuak dira; beraz, ez galdu denbora gehiago: Eman izena hemen!

Parte hartzeko beste modu batzuk

Aurrez aurre parte hartu ezin duzuenontzat, V. Biltzarra bizitzeko beste modu batzuk proposatzen dizkizuegu:

Edozein pantailaren bidez ikusi eta komentatu ahal izango dituzu V. Biltzarraren une giltzarrietako batzuk.
Zuzeneko emanaldia
V. Biltzarraren berrikuntzen berri izan dezakezu gure sare sozialen bidez, eta #VCongresoEpTS hashtagarekin komentatu dezakezu.
Ireki Twitterra
Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari buruzko edukia argitaratuta baduzu, eta eztabaidarako eta hausnarketarako prozesuan lagungarria izan daitekeela uste baduzu, partekatu gurekin! Hausnarketen web-atalean erakutsiko dugu.
Ikusi hausnarketak

KOMUNIKAZIOAK

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra

Biltzarraren esparruan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza prozesuei buruz hausnartzeko testuak bildu eta argitaratu nahi ditugu. Ekarpenak egin ditzakezu biltzar hau egituratzen duten Ildo Estrategiko hauen bidez:

  • IE1. Kidegoak eta lurraldeak
  • IE2. Eraikuntza komunitarioa
  • IE3. Ikaskuntza aurreratua
  • IE4. Sareak, itunak eta bestelako komunikazioak

Ikusi hemen komunikazioak aurkezteko deia.

comunicaciones

BERRIAK

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren V. Biltzarra

¿Las últimas publicaciones del equipo de educación de Hegoa en PDF? Aquí van⬇️

#VCongresoEpTS
💫 ACTAS: https://labur.eus/ca4pw
💫 COMUNICACIONES: https://labur.eus/j65hv
💫 DOSIER: https://labur.eus/r7Rqr

#Hariak
💫 Nº12 #IkuspegiEkosoziala: https://labur.eus/ZYev9

📚"Marco de Alianzas 2030 desde la #Educación
para el #DesarrolloSostenible" es nuestra contribución al #VCongresoEpTS organizado por @Instituto_Hegoa

👉 https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/21408

#Agenda2030 #enfoquemultidisciplinar #cooperación #gobernanzacomún

Aquí nuestra pequeña contribución al #VCongresoEpTS organizado por @Instituto_Hegoa.
https://biblioteca.hegoa.ehu.eus/registros/21408
📚Diálogo de saberes para la transformación social
#universidadtransformadora
#UPMS_Euskadi
@UKritikoaSarea @eLankidetza

La #LOMLOE. Continuismo reformista II
➡️https://www.congresoed.org/la-lomloe-continuismo-reformista-ll/

#LOMLOE. Kontinuismo Erreformista II
➡️https://www.congresoed.org/eu/lomloe-kontinuismo-erreformista-ii/

Artículo de Mª Ángeles Llorente Cortés
#Educación #VCongresoEpTS

Cargar más...

Twitterren edukia partekatu eta zabaldu #VCongresoEpTS traola erabiliz